XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
VASCO-ESPAÑOLISTAKH.A.S.I`k bukatu du bere II`gn Biltzarrea.
Biltzarre orren inguruan zenbait idazlan argitu dira izparringietan, eta gauza argigarri batzuk aurkitu ditut.
Eta gauza auek argigarriak dira ez, bertan gauza berririk esaten dutelako, traiektoria konsekuente baten ondorioak diralako baizik.
Ona emen zer dion orain dala urte batzuk atera zuten
Gaur, bost-sei urte beranduago, gauza berdiña esaten dute bere burukideek entzun nai dutenei.
Oraingo onetan, berraukeratua izan dan HASI`ko Sekretario Orokorrak, Txomin Ziluaga`k auxe esan du oraintsu:
Konsekuenteak ez diranik, ezin esan ba.
Eta bi definizio auekin esaten dutena ere argi dago: HASI alderdi komunista bat dala.
HASI`koek bezain argi HASI zer dan ez dakitenek, beti oi dute bere aotan
Orrelako esaldi simplistak ez dute ezer argitzen, eguneko baldintzak edo kondizioak kontutan artzen ez dituztelako.
Argitzeko bide bat izan diteke, HASItarrek zer dioten abertzaletasunari buruz, norbera espekulazioetan ibilli baiño:
Emendik bi ondorio atera genitzake: bata,
Izan ere,
Bigarren ondorioa:
Lotura ori ba`dala ere, PCE`koek ikusten dute:
Biek gauza bera esaten dute, eta esaten ba-dute, egin ere egingo dute; ez noa esaten dutenari kontra egitera.
Gure atenzioa egiten duten gauzatan ipintzen ba`degu, aipatzen duten lotura ori ikustea ez da batere zailla izango.
Ara emen ideologi maillako lotura PCE`koentzako Españia`ko errien askatasuna Erreboluzioak ekarriko du, burgesi zapaltzallea Estaduaren aparatoetatik botatzen duten une beretik.
HASI`ko burukideek gauza bera esaten dute beste era batera: Euskalerria burgesiak zapaltzen du azkeneko 150 urtetik ona, bere lan estilo ta esplotazioa ezarriaz gure artean.
Neguritarrak eta bere inguruko burges-kumeak beti anti-euskaldun jokabideak artu dituzte, Españia`ko burges Estaduaren indar guztiak orretarako erabilliz.
Burgesi au baztertzerakoan, Euskalerria askatua legoke.
Baiña, tamalez, euskal burgesi anti-euskaldun orrek Madrid`ko Estaduarekin lotura aundiak ditu.
Ezin degu gure askatasunik lortu, Madrid`eko burges Estadua botatzen ez degun bitartean.
Beraz, Euskalerriak bere